Bigarren langile bat hil da baso lanetan ari zela astebete eskasean
Baso lanetan ari zen beste langile bat hil zen atzo, Ataunen oraingo honetan. Astebete eskasean hil den bigarren baso-langilea da.
Lakuako Segurtasun Sailak atzo ezagutzera eman zuenez, lan istripua 14.40 aldera jazo zen, Lizarrusti aldean lanean ari zen langile bati zuhaitz bat gainera erori zitzaionean.
Istripua gertatu zen lekura Gipuzkoako suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu ziren, baina ezin zuten zaurituaren bizitza salbatu. Heriotza lekuan bertan konfirmatu zuten. Suhiltzaileek jaitsi zuten gorpua menditik eta errepidean hileta-zerbitzuek hartu zuten.
Joan den asteko asteazkenean jazo zen beste istripu hilgarria mendian. Iurretan izan zen orduan. LAB sindikatuk ezagutzera eman zuenez, D.S. 36 urteko langile autonomoak buruan hartu zuen kolpea, zuhaitz adar bat gainera erori zitzaionean.
Sindikatuak orduan salatu zuenez, basogintza arrisku handiko sektorea da. Bertan ari direnen lan baldintzak eta erritmoak ikertzeko eskatu zuen.
LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, Lizarrustiko mendian izandako istripu hilgarri honekin, aurten 37 langile hil dira euren lanpostuan.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
