Nafarroako gazteak 167 minutu egoten dira egunero sare sozialetan
Gazteen sare sozialen erabiltze maila aztertu du Nafarroako Unibertsitateak, eta izan duten emaitza kontuan hartzeko da: egunean zehar, batez beste, 167 minutuz konektatuta egoten dira. Alegia, egunero ia hiru ordu.

Nafarroako Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, gazteak egunean zehar batez beste 167 minutuz egoten dira sare sozialetan, ia hiru ordu. Zertarako erabiltzen duten galdetuta, hauek dira erantzunak: %83k komunikatzeko erabiltzen du, %44k pentsamendu deserosoak saihesteko, eta %40k beren kontaktuek zer egiten duten ikusteko.
Azterketa hau Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuko (ICS) Gazteak Trantsizioan taldeak egindako ikerketa baten zati bat da, eta bertan gazteak nola erlazionatzen diren aztertu dute.
Harreman hauen kalitatea ere neurtu dute. Inkestan parte hartu dutenen %85k familiarekin gustura dagoela adierazi du. Era berean, %88 lagunekin gustura dagoela ondorioztatu da.
Emaitza hauek sakonago aztertzen hasita, Cecilia Serrano ikertzaileak azaldu duenez, «mugikorra erabiltzen pasatzen dugun denborak eta ondoez psikologikoak harremana dute, baina efektuak txikiak dira».
Horregatik, funtsezkoa da mugikorra erabiltzearen motibazioak aztertzea, batez ere pentsamendu deserosoetatik ihes egiteko erabiltzen direnean. Serranok azaldu duenez, «gazteen ongizate emozionala hobetu nahi badugu, senideekin eta lagunekin dituzten harremanak sendotzera bideratu behar ditugu».
GURPIL ZORO BAT
Nafarroako Unibertsitateak azaldu duenez, sakelakoaren erabileraren eta buruko osasunaren arteko lotura hobeto ulertzea dute helburu orain: «Harremana askoz konplexuagoa da, izan ere, bi norabidetan du eragina: ondoezak erabilera areagotzen du, eta erabilerak, ondoeza».
Hala, gazteek egunero sare sozialak erabiltzen ematen duten denboraz ez ezik, zein helbururekin erabiltzen zuten ere galdetu zieten inkestatuei. Horrekin batera, familia eta adiskidetasun harremanei buruzko asebetetze mailari buruzko puntuazioa eman zuten.
Gainera, depresio eta antsietate sintomak antzemateko neurri estandarizatu bat aplikatu zuten ikertzaileek. Baina, azaldu dutenez, alor hori, oraindik, aztertzen jarraitzen dute, «sakelakoaren erabileraren konplexutasuna, motibazioak eta bestelako harremanak nola neurtu daitezkeen ikusteko».
Ondorio gisa, ikerketa honen emaitzek «neurri hobeak hartzen lagundu dezakete, bai hezkuntza arlokoak, baita erabilera pertsonalerakoak ere».

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
