Prentsan
Bulegora heltzean, istant bat hartzen dut beti egunkariak gainbegiratzeko. Atzo, Mundua atalean lerroburu batek pantaila okupatzen zuen: “AfD eskuin muturrak garaipen argia lortu du Turingian”. Eta deigarriena, niretzat, azpititulua: “Alemania shock egoeran dago”. Shockean, bada. Memoria ariketa egiten dut (hemerotekaren laguntzarekin), gogoratzeko azken asteetako artikuluak. Batean, bertako soziologo batek horrela zioen: “Inork ez du beldurrik errefuxiatuen kontra hitz egiteko jadanik. Beltza banintz, ez nintzateke inoiz hemen biziko”.
Klik. Egunkari frantses batean, Mazango epaiketaren kronika bat [gizon batek emaztea drogatu zuen bederatzi urtez eta ezezagunak kontratatzen zituen hura bortxatzeko]. Mazango herritar bat harritu da: “Ezin genuen imajinatu senar bat hau emazteari egiten”. Alkateak akusatuen profil "susmagaitzak" azpimarratu zituen. Gertakarien ankerkeriaren atzetik, beste sorpresa bat, itxuraz.
Lanari ekin aurretik, azken izenburu bat espainiar prentsan: “Gizon gazteen %26k ‘zenbait egoeratan’ nahiago dute autoritarismoa demokrazia baino”. Are gehiago: 27 eta 42 urte bitarteko gizonen %22,9k uste du erregimen autoritarioa onargarria dela. Nik ez dut loturarik egin hemen; prentsa irakurri dut soilik.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
