Proposamenak aurkezteko epea zabalik Fagor Herrigintza programan
Iraila iristearekin batera, zabalik da hirugarrenez Fagor Herrigintza lankidetza programan izena emateko epea. «Herrigintzari eta izaera komunitarioari hauspoa eman nahian, Euskal Herri hobe baten alde lanean ari diren gizarte proiektuak lagunduko ditu Fagor Taldearen Fagor Herrigintza lankidetza programak», zehaztu dute.
Irailaren 30era arte dute gizarte egitasmoek euren ekinbideak aurkezteko aukera. Hiru laguntza emango ditu, 120.000 euro osotara: 60.000 eurokoa, 40.000 eurokoa eta 20.000koa. Fagor.eus webgunean aurkeztu beharko dira proposamenak.
«Fagorrek iraunkortasuna du ipar eta jardun modu. Komunitatea ahalduntzeko eta indartzeko bitartekoak eskaintzea funtsezkoa da bide horretan. Are, gizarte hobe bat eraikitzeko egiten duten lana aitortzeko modu bat da», azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak.
Oinarrien araberako balorazioa eginda, Fagorreko kooperatibetako bazkideek azaroko lehen hamabostaldian aukeratuko dituzte diruz lagunduko diren hiru proiektuak. Azkenik, abenduaren 16an argitaratuko dira saridunak Fagor Taldearen web orrian.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
