Gure garaia
Twitter ireki nuen aurrekoan eta txio-galdera interesgarria irakurri nuen: «Zerk erradikalizatu zaitu politikoki?». Erantzunak aski anitzak ziren, eta gehienetan lotuta garai historiko propioarekin: Baby boomerrek Bigarren Mundu Gerra bizi zuten bezala, X belaunaldiak Vietnameko gerra eta espazioko lasterketa, eta Y belaunaldiak Berlingo harresia eta Sobietar Batasunaren amaiera. Mundu mailako gertaeretatik at, erantzun pertsonalagoak edo intimoagoak hiru arlotan sailkatzen ziren naturalki. Klasea: «kale gorrian bizitzea», «alokairupean egotea». Generoa: «gizonekin bizitzea», «bortxatu nindutenean». Eta arraza: «atxiloketa etengabeak», «irainak».
Ondoren, nire inguruko batzuei galdera bera egin diet. «Institutuaren inguruan beti Polizia bueltaka, katxeatzen», dio batek; «Netanyahu laguntza humanitarioaz hitz egiten ikustea Libano bonbardatu bitartean», besteak; edo «bullyinga eta eraso homofoboak jaso izatea», dio azkenak. Adin eta jatorri ezberdina dute, eta militanteak ez badira ere, inor ez da harritu «erradikalizazio» hitzarekin, bai baitakite arrazoi bat (edo gehiago) dagoela erradikalizatzeko. Atsotitz arabiar batek dio gizakiek euren garaiaren antz handiagoa dutela haien gurasoena baino. Gurasoak ezin badira aldatu, garaia akaso bai.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
