Goiatz Labandibar eta Mario Calabresik jaso dituzte Zilarrezko Euskadi Sariak

Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak esleitzen dituen sariak dira Zilarrezko Euskadi Sariak, irakurleen kutunenetarikoak. Aurten, euskarazko eleberrien atalean Goiatz Labandibarren ‘‘Zoo’’ eta espainierazkoan Mario Calabresiren ‘‘Salir de la noche’’ izan dira sarituak, eta komikien atalean, aldiz, Xabier eta Martin Etxeberria anaien ‘‘Artxipelagoa’’.
Sari banaketa atzo egin zuten Donostian eta bertan izan ziren sarituak. Epaimahaiak Labandibarren «prosa errealista eta eraginkorra» nabarmendu zuen eta narrazio teknika ezberdinak konbinatzea ere laudatu zuen. «‘‘Zoo’’ kanpinetako soziologia dibertigarria da, fenomeno soziologiko handi gisa, animalien eta gizakiaren zooen arteko paralelismo bidez», esan zuten idazle oiartzuarraren lanaz.
Calabresiren lanari dagokionez, eleberriaren eta autobiografiaren artean dagoen kontakizuna garatu duela azaldu zuten.
«70eko hamarkadako berunezko urteetan indarkeriak eta terrorismoak kolpatutako Italiaren tragedia pertsonal eta familiarrari eta egoera soziopolitikoari heltzeko» Milango kazetariaren ausardia goratu zuen epaimahaiak.
EUSKAL KOMIKIAREN ERAKUSGARRI
‘‘Artxipelagoa’’ komikiaren gainean, azkenik, Etxeberria anaien gidoiaz gainera, Alex Sanviren (ilustrazioak) eta Sergio Sedyasaren (kolorea) lana ere ederretsi zuen epaimahaiak: «Lan honi balioa ematen zaio euskarazko euskal komikiaren kalitatearen erakusgarri gisa, eta bereziki ‘‘Artxipelagoa’’ bezalako proiektu batean, soinu proiektu bat paperezko komikira egokitzearen emaitza baita».

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
