«Alderdi batek gizartea aldatzeko gaitasuna ez du erakundeetan soilik bilatzen»
EAEko Podemosen etorkizuna gakoa izango den bozketa baten zain dago. Alderdiko kideek zuzendaritza gaurkotu behar dute. NAIZ Irratian izan zen atzo Miren Echeveste, Elkarrekin Gipuzkoa taldeko batzarkidea. Bere burua aurkeztu du alderdia zuzentzeko.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Podemos alderdiko zuzendaritzarako Indar Morea hautagaitzaren buru aurkeztu da Miren Echeveste, egungo Elkarrekin Gipuzkoa taldeko batzarkidea. Atzo, NAIZ Irratiarekin elkarrizketan, zehaztu zuen nahiz eta bi hautagaitzek «proiektu antzekoak» planteatu dituzten «azken batean alderdi bera» direlako, «apustu eta antolakuntza proposamen ezberdinak» dituztela.
Indar Morearen proposamenen artean dago «zirkuluen arteko koordinazioa» hobetzea. Echevesteren hitzetan, ordezkatzen duen hautagaitzak «lurraldetasuna oso barneratuta» dauka. «Horregatik pentsatu dugu pisu handiagoa ematea lurralde bakoitzeko koordinazio organoei, lanen banaketak lurraldetasuna islatu behar duelako».
FEMINISMOA ETA EUSKARA
Echevestek argi utzi zuen «Podemos-Ahal Dugu alderdi feminista» dela eta horregatik «feminismoak izan behar duela momentu oro bere pisua erabakietan». Proposamen zehatz bat «feminismoarekin lerrokatzen diren aldarrikapenak dituzten gizarte mugimenduekin harremana estutzea» dela azaldu zuen, eta gaineratu zuen «alderdi guztiek egin beharko luketen zerbait» dela.
«Podemosen euskaldun asko eta asko gaude», azpimarratu zuen, alderdiaren beste oinarrietako bat euskara omen baita. Argitu zuen bere garaian normalizazio plan bat jarri zutela martxan, baina pandemiaren etorrerarekin eta zuzendaritza aldaketarekin bertan behera gelditu zela. Orain «egungo egoerara egokitutako» normalizazio plan bat abiaraztea da duten beste helburuetako bat. «Beste errealitate batzuk uztartuz, eztabaidak euskaraz izan nahi ditugunok ere gure lekua izango dugu alderdiaren barruan».
ORDEZKARITZARIK EZ
Azken hauteskundeetan behera egin zuen Podemosek. Orain ez du ordezkaritzarik Gasteizko Legebiltzarrean, «baina bai hiru lurraldeetako batzar nagusietan», gogorarazi zuen Echevestek. «Euskadik estatu egitura izango balu konfederala» izango litzatekeela iritzita, gaur egun ere «pisua izaten jarraitzen» dutela azpimarratu zuen; «fiskaltzaren inguruko eztabaidan, esaterako».
Dena dela, «alderdiaren osasunean» dute jarrita arreta. «Alderdi batek gizartea aldatzeko gaitasuna ez du bakarrik maila instituzionalean bilatzen. Gizartean dauden mugimenduen bitartez ere gauza asko aldatu behar dira».
Zerga erreformaz galdetuta, «EAJ eta PSEk aurkeztutakoa ez da erreforma bat», esan zuen zorrotz Indar Morea hautagaitzako buruak. «EAJk ez du erreformarik nahi, oso eroso dago», adierazi zuen.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
