Hiru buruko lehendakaritza izanen du Seaskak azkenean
Seaskako lehendakari izateko, Peio Jorajuriak lekukoa Erik Etxart, Sophie Layus eta Antton Etxeberriri eman zien atzo. Edonola ere, hiru presidentekideek, administrazio kontseilu berrituak hautatuak, heldu den urtarrilaren 13tik aurrera hartuko dituzte beren karguak.
Ikastoletako kontseilua Seaskako egoitzan bildu zen, Kanbon. Biltzar nagusian, administrazio kontseiluaren berritzearen ondotik, hiru lehendakari berriak izendatu zituzten.
«Lan karga gero eta handiago bati erantzuteko erabaki da. Lehendakaritza partekatu bat ezartzen du, eginkizunak hobeki banatzeko», adierazi zuten ohar batez. Urtarrilaren 13tik aitzina beren karguak hartuko dituzten hiru presi- dentekideek, Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik, gorpuztuko dute Seaskako lehendakaritza.
Lanbide heziketaren garapena eta murgiltze eskolen eskaintzaren hedatze geografikoa dira heldu den agintaldiaren helburu nagusiak.
Lurraldean bigarren institutu bat sortzeko beharra ere «gero eta larriagoa» dela adierazi zuten. Administrazio kontseilu berrituaren lehen bilkura heldu den urtarrilaren 10ean iraganen da.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
