Lurrak gizateria astindu zuen eguna, tsunamia Indiako ozeanoan

Egun beltza da abenduaren 26a, hiru urteko tartean Lurrak egun hori aukeratu zuen gizateria ikaratzeko. 2003an Irango Bam hiria txikitu zuen, 26.000 bat hildako eragin zituen. 2006an Taiwanen izan zen beste lurrikara bat, azpiegitura garrantzitsuetan eta etxeetan kalteak eragin zituen, baina ia hildakorik ez (bi baieztatuak).
Abenduaren 26rik ilunena, ordea, 2004koa izan zen, gutxienez 230.000 hildako eragin zituen Indonesiatik gertu itsasoan izandako lurrikarak. Momentu magnitude eskalan 9.1ekoa izan zen, sismografoa asmatu zenetik izan den bigarren handiena (Txileko 1960koa da handiena). Iraupenari dagokionez ere bigarren luzeena izan zen, baina ez zen 10 minutura iritsi. Lur planetari zentimetro bateko dardara eragin zion, gizateriari hildako bakoitzak adina.
2004ko lurrikarak Indiako Ozeanoan izan zuen epizentroa, lurrikarak itsasikarak eragin zituen eta dozenaka metrotako olatuek inguruko kostaldean izugarrizko txikizioa eragin zuten. Indonesia, Sri Lanka, India, Thailandia, Malaysia, Maldivak eta Bangladeshera iritsi ziren olatuak.
PORTURA IRISTEN DEN OLATUA
Japoniarrez «portura iristen den olatua» esan nahi du tsunami hitzak (tsu: portua, nami: olatua), eta 2004ko honetan hori izan zen ezaugarri bortitzena. Egun hartako orduz ordukoak agerian uzten du lurrikararen ostean sortutako olatu izugarriek eragindako ikara:
Abenduaren 26ko
7.58AN
(tokiko ordutegian) jaso zuen Yakartako Zentro Geofisikoak 9.1eko lurrikara Sumatraren kostaren ipar-mendebaldera. 8.13an erregistratu zuen Hawaiin Tsunamien Alertarako Zentroak.8.17 ETA 8.27
artean iritsi zen 30 metrotik gorako olatuak zeramatzan tsunamia Indonesiako Banda Aceh kostaldera. Erabateko txikizioa eragin zuen.
9.28AN
, lurrikaratik ordu eta erdi igaro zenean iritsi ziren olatuak Thailandiako hegoaldeko hondartzetara. Milaka hildako eragin zituen.
9.58AN
tsunamia Sri Lankara iritsi zen, dozenaka milaka hildako eragin zituen. Indiaren ekialdeko kostaldera ere iritsi zen tsunamia, beste dozenaka milaka hildako utziz han ere.
13.00ETAN
Maldivetako uhartedia jo zuen, hiriburuaren bi herenak urak hartuta geratu ziren, eta baita artxipielagoak dituen zientoka irletako gehienak ere.
16.00
. Tsunamia Afrikara iritsi zen eta beste 300 bat hildako eragin zituen Somalian, Tanzanian eta Kenyan.
18.00ETAN
olatu handiak nabaritu zituzten Maurizion, eta kalte materialak izan ziren.
Guztira 230.000 hildako eragin zituen gertakarik hark, gutxienez, dozenaka milaka hildako gehiagoren berri ematen duten iturriak ere bai baitira.
LURRIKAREN HISTORIKOA
Lurrikaren historiarako geratu zen 2004ko hura. Mende bat pasatxo aurretik izandako Krakatoa sumendiarena gogoratu zuten askok, baita GARAk ere, «36.400 pertsona hil zituen 1883ko abuztuan izandako itsasikara errenkadak. (…) 40 metroko olatuek Java eta Sumatrako kostaldeak txikitu zituzten».
Abenduaren 27ko GARAn irakur zitekeen historiako lurrikara hilgarrienen zerrenda beltza. Azken mendera etorrita, Txina da lurrikarek gehien kolpatu duten lurraldea, 1920an 180.000 hildako eragin zituen lurrikara izan zuen, 200.000 hildako eragin zituena 1927an, 70.000 hildako 1932an eta 240.000 1976an.
Azken mendeko lurrikara hilgarriena 1905eko Kangra-koa (India) izan zen, 357.000 hildakorekin. 1950ean Indian bertan 30.000 hildako eragin zituen beste lurrikara bat izan zen, 35.000 hildako eragin zituen beste bat 1993an, eta beste 15.500 inguruko bat 2001ean. Pakistanen, 1935ean 60.000 hildako eragin zituen lurrikara izan zen.
Japonian 1896an izandako tsunami batek 27.000 pertsona hil zituen. 1976an eta 1998an ere tsunami bana izan ziren, milaka hildako eraginez.
Iranen kasuan, 2003ko lurrikaraz gain antzeko beste asko izan ditu azken mende erdian: 1957 (25.000 hildako), 1962 (12.230), 1968 (12.000), 1972 (5.000), 1978 (25.000) eta 1990 (60.000).
Turkian 30.000 hildako utzi zituen 1939ko lurrikarak, eta beste 35.000 Istanbul inguruan izandakoak 1999an.
1998an Armenian izan zen 25.000 hildako eragin zituen lurrikara.
Afrika iparraldean ere lurrikara txikitzaileak izan dira, larriena Marokon izan zen, 1960an, 12.000 hildako izan ziren.
Amerikan, aurrez aipatutakoaz gain, Txilek 1939an ere beste lurrikara larri bat izan zuen, 30.000 hildako eragin zituena. Argentinan 1944an izan zen larriena, 10.000 hildakorekin. Hildako gehien eragin dituen lurrikara kontinente honetan 1970ean izan zen, Perun, 75.000 hildako izan ziren. 1976an Guatemalan beste 22.836 hil ziren. Mexiko DF-n 10.000 eta 35.000 hildako artean izan ziren 1985eko lurrikaran. 1906an izan zen AEBetako San Frantziskoko lurrikara, 8,3ko magnitudea izan arren 700 hildako eragin zituena.
Europan, 1908an Sizilian 80.000 hildako eragin zituen lurrikara batek.
[2007] La «doctrina del shock», por Naomi Klein
La escritora y periodista Naomi Klein publicó en 2007 “La doctrina del shock. El auge del capitalismo del desastre”. Era el resultado de cuatro años de investigación que ofrecía una lectura novedosa de lo que ha supuesto el predominio del capitalismo durante estas últimas décadas. El ensayo se convirtió en muy poco tiempo en una de las principales referencias para entender el mundo actual. GARA entrevistó a la autora ese mismo año.
En sus respuestas, la escritora y periodista reflexionaba sobre los mecanismos de resistencia ante la que denomina «doctrina del shock», que consiste en la utilización de sucesos que generan conmoción pública para dar acelerones progresivos a la política neoliberal. Un ejemplo, Sri Lanka tras el tsunami. La historia y la memoria son los recursos más eficaces, a juicio de la intelectual originaria de Montreal, para activar ese malestar latente en nuestras sociedades.
Recuperamos para Artefaktua aquella entrevista que mantiene plena vigencia.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
