Estetika ikaragarri baten itzalpean

Filmaren lehen segundotik bete-betean murgilduko gara amesgaiztozko atmosfera espresionistan. Thomas Hutter pertsonaiaren hasierako bidaia, Folk Horror kutsua duena, eta Orlok kondearekin duen lehen topaketa, filmaren zatirik boteretsuenak dira, ezin hobeto funtzionatzen dute. Amaiera ere latza da, baina tartean dagoen guztiak behaztopaka funtzionatzen du.
Eggers-ek sortu dituen irudiak aho zabalik uzteko modukoak dira, indar handia dute. Zuzendaritza artistikoa hamarrekoa da. XIX. mendeko Europa gogora ekartzen duten eszenatokien eta bizirik daudela diruditen itzal zelatarien bidez, atmosfera zapaltzailea eta aztoragarria osatu du.
Jatorrizko filmaren zuri-beltzari egindako omenaldia aparta da. Gainera, argiaren eta iluntasunaren arteko kontrasteak nabarmentzen dituzten ñabardura garaikideak ditu. Paisaia lanbrotsuek, itzal luzeek eta arkitekturaren xehetasunek espazio atenporal batera eramaten dute ikuslea: sineskeria eta beldurra protagonista bihurtzen dira. Soinuaren erabilera ere itzela da.
Bill Skarsgård-ek, Orlok kondearen rolean, lan nabarmena egin du -bereziki ahotsarekin-; bere presentzia fisikoa beldurgarria bada ere, konplexutasun eta sakontasun gutxi ditu. Lily-Rose Depp-ek, aldiz, zaurgarritasun une ikaragarriak eskaintzen dituen antzezpen lan aparta egin du, baina bere pertsonaia ez dago behar bezala garatuta. Gainerako aktoreek erdipurdiko lana egiten dute.
Robert Eggers maisua da atmosfera beldurgarri eta aztoragarriak eraikitzen, eta hemen ere halaxe egin du. Zoritxarrez, irudi boteretsuak konposatzen ari zela, badirudi ahaztu egin zaiola kontakizun mamitsuago bat sortzea.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
