Musikaren errendizioak
Zer esan nahi du “aizkorak zorroztu”-k? Ditugun aizkorak kamuts daudela? Nortasuna ez dagoela gehiagorako eta jarreraz motz gabiltzala? Kamustuta al gaude nortasunak zorroztu behar izateko? Orduan, borrokarako aizkorak zorroztea dagokigu.
Martxa eta borroka garaiak edo Euskal Rock Erradikala izan dira borrokarako kantuen mugimenduak (Juantxo Estebaranz pentsalari eta ekintzaileak hori ez zela mugimendua izan, moda baino zehaztuko lidake). Ados nago. Suicidas diskoetxeak “BoRockari loturik” diskoa argitaratu zuen. Borroka izenburuarekin hainbat disko kaleratu dira Euskal Herrian. 800 orriko liburukotea kaleratu du Jerry Corral kazetariak. Ez nuen aukera izan Durangoko Azokan erosteko “Fiesta y rebeldia. Historia oral del rock radikal vasco”, baina eskatua dut liburu-dendan. Zutabean egingo diot kasu irakurri ondoren. Ez al da gehitxo orrialde kopurua? Lastorik gabekoa izatea, zaila. Ea mardultasunak ez naraman asperdurara! Aurreiritziak bota ditut, bai.
Jarraitzaile anitz izan ditu, errenditu zirenak doinu eta abesti haietara. Musikak errendituta uzten gaitu eta musikara errenditzen gara. Oximoron bikaina da borrokara errenditzea, edo musika borrokalarira errenditzea. Errenditzeak, testuinguru honetan, ez du adierazi nahi klaudikazioa edo amore ematea, baizik eta musika, kantu, doinu eta melodien erakargarritasunarekin txora-txora egotea, burutik kendu ezinik. Musikariak horren bila dabiltza etengabe, eurek sortutako abesti bati zorrotz eta guztiz errenditzea entzulea.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
