ANNA ROSS AFP
KLIK

200 urte bete ditu braille alfabetoak

Idazteko eta irakurtzeko pertsona itsuek erabiltzen duten braille sistemak 200 urte bete ditu. Luis Braillek asmatu zuen 1825ean. Ordutik ikusmen urritasuna duten pertsonen isolamendua apurtu zuen alfabetoa produktuen etiketetan ere ikusi ahal izango da Estatu espainolean. Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendaren Ministerioa prestatzen ari den errege-dekretuak etiketa inklusiboagoak nahi ditu, erosketak egitea «ehunka mila lagunentzako egiturazko oztopo» izan ez dadin, eta herritarren «erabateko autonomiarako eskubidea» zaintzeko.