Aroztegiko auzipetuei sostengua eman die Baztango Batzar Nagusiak
Baztango Batzar Nagusiak sostengua adierazi zien Aroztegiko zazpi auzipetuei, hilaren 2an egin zuen urteko lehen bileran. Elkartasun mozioaren alde 25 kidek egin zuten; bik, aurka, eta hiru abstentzio izan ziren. Horrekin batera, otsailaren 1ean Iruñean egingo den manifestazio nazionalarekin bat egin du Batzar Nagusiak.
2021. urtean Aroztegiko obrak gelditzeko asmoz kanpaldia egin zutenetatik zazpi lagun auzipetu dituzte.
340 biztanle dituen Lekaroz herrian, hotela, golf zelaia eta 228ko luxuzko etxebizitza egitea aurreikusten du Aroztegiko egitasmoak. Bitartean, Baztanen etxeen %36 hutsik daude edo bigarren etxebizitza dira, bertakoek etxea lortzeko aukerak murritzak direlarik. Izan ere, Baztan da Nafarroako Gobernuak gune tentsionatu izendatuko duen udalerrietako bat.
2022an Nafarroako Auzitegi Nagusiak Aroztegiko obren baimena legez kanpokoa zela berretsi zuen.
Mozioan, bide batez, «Baztango herritarrek eta ordezkariek prozesu honetan jasan duten jazarpen judizial eta ekonomikoa» salatu du.
«PELOTAZOEN KONTRA»
«Herrien burujabetza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, eta pelotazo urbanistiko eta inposizioen aitzinean Euskal Herriko herritarrek beren geroaz erabakitzeko duten eskubidea defendatzea» aldarrikatzen du onarturiko mozioak.
Nafarroako Gobernuari UGEPa gelditzeko ere eskatzen dio. Figura honen bitartez, Baztango Udalari eskumenak kendu zizkion Nafarroako Gobernuak, Aroztegiko egitasmoa interes orokorrekoa zela zehaztuta.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
