Martin KEEP AFP
KLIK

Tenisak beteriko ilunabar ikusgarriak

Urte berria hastearekin batera iristen da lehen tenis txapelketa handia. Australiako Irekian batzen dira tenislari onenak, urteko lehen Grand Slameko borrokan. Atzo abiatu zen edizio berri bat eta, zaharrak berri, kolorez aberastutako ilunabar distiratsuak atondu zuen lehendabiziko jardunaldia. Modu berean, faboritoen garaipenak ere jazo ziren Melbournen, batzuk besteak baino distira handiagoarekin, Sabalenka eta Zvereven kasuan. Bigarren fasera sailkatu ziren Casper Ruud eta Kei Nishikori ere, hiru ordu luzez garaipena lortzeko borrokatu ostean.