Musikaren zorroztasunak
Zorrotz hitz egiten al dugu? Zorrotz mintzatzen al gara? Zorrotz entzuten al dugu? Zorrotz ikusten al dugu? Usaimen zorrotza al dugu kantuekin? Zer da zorrotz ukitzea abestia? Zorrotz dastatzen al ditugu entzundakoak, ikusitakoak eta usaindutakoak? Beldurra al diogu urliaren zorroztasunari? Beldurtzen edo kikiltzen al ditugu gainerakoak zorrotz garenean? Mugikorrarekin gertatu ohi den antzera, atzeko poltsikoan eraman behar al dugu zorroztarria zentzumenei noizean behin pasada bat emateko?
Onartzen al ditugu kritikak, nahiz eta azal azalekoak izan? Aurpegira botatzen al dizkiogu kritikak kritikatuari? Uste dut, oro har, nahiago dugula gibeletik botatzea eta ez aurrez aurre, ez dugulako gibelik horretarako. Aitzinez aitzin ideiak beldurgarriagoak dira alde guztientzat. Ohitura dut kontzertu baten ondoren musikariekin solasaldi labur bat izateko. “Ez iezadazu memento on honetako puxika zulatu, ez eman alamena horrekin”, esan didate batzuetan iritzia eman diedanean. Zuzenekoaren ondorenean musikarien tentsio mailak ez du behera egin, agian, oraindik, musikaria ez da kontzentrazio unetik atera. Minutu kritikoak dira kritikak jaurtitzeko. Onartu ahal dutena laudorioa da, gainerakoa aztoratzaile zaio, nerbio-zuntz kuttunenak birrintzearen parekoa litzateke. Musikariak hastiatu egiten dituzte gorespenetik kontrako bidera doazen hitzek. Ba al dago zorroztasunik Euskal Herriko hedabideetan euskal musikaren gainean kritikak egiteko?
Ez diet alamena emango kritikekin musikariei, baina agian bai.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
