Aurrera begira, 10. urteurrena ospatu du Mediabaskek
Urruñan atzo egindako ekitaldian, hamarkada ospatu eta etorkizuna begiratzeko erronka eta aldaketen berri eman zuten: Tidjan Peron izanen da erredaktore buru berria.

Lurraldeari eta honen erronkei lotuta, Mediabaskek hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuen atzo Urruñako erredakzioan. Eragile anitz bertaratu ziren, eta egindakoari eta aurrera begira egin beharrekoei so egin zieten hitza hartu zutenek.
Atzera begirako hamarkada eta aurrera begirako erronkak lotu zituzten burututako ekitaldian.
Goizeder Tabernak, proiektuaren sortzaile eta orain arteko erredaktore buruak hitz egin zuen lehenbizi. «Badugu zer ospatu. Erredakzio hau osatzen dugun kazetarion artean, proiektu hau biziarazten duten lankide guztien artean, Ipar Euskal Herria bezalako lurralde txiki batean, tokiko hedabide bat garatzen jardun dugu», adierazi zuen.
Ane Urkiri, NAIZeko zuzendaria ere mintzatu zen, eta taldeeko hedabideen arteko elkarlanaz aritu zen. NAIZen erreleboa eta berrikuntza izan diren bezala, Mediabaskera ere haize berriak iritsi dira, eta aurrerantzean Tidjan Peron izango da erredaktore burua, zeinak proiektua garatzeko erronkak helarazi zizkien bertaratutako lagunei.
AURRERA BEGIRA
Mediabaskek Urruñan duen erredakzioan egin zen hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldian eragile ugari izan ziren, Baionako alkate eta Euskal Elkargoko buru Jean-Rene Etchegaray eta Peio Dufau EH Baiko diputatua, besteak beste.
Mota honetako urteurrenak ospatzen direnean legez, giro ona nagusitu zen atzo ere. Musikaz lagundurik, orain arteko ibilbidea ospatu ondoren, aurrera begira jarri zen Mediabask.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
