Distopien gorakada
Ziurgabetasun globalak, aurrerapen teknologikoek, Covid 19aren pandemiak edo aldaketa klimatikoak eragin nabarmena izan dute ikus-entzunezko distopiko eta post-apokaliptikoen ugaltzean. Genero honen gorakada funtsezko fenomeno bihurtu da kultura zinematografiko garaikidean.
Fritz Langek 1927an “Metropolis” zuzendu zuenetik, generoaren oinarriak ezartzeaz gain, ondorengo zientzia fikzioaren estetikan eta narratibetan ere eragin handia izan zuen. Geroztik ezaugarri bertsuko ehunka eduki sortu dira, baina azken hamarkadan bereziki, ekoizpen mota hauen kopurua nabarmen igo da.
Eduki hauek, entretenitzeaz gain, arazo sozial eta etikoei buruz hausnartzeko aukera ematen dute. “The Handmaid’s Tale”-ek autoritarismoaz eta emakumearen zapalkuntzaz hausnartzen du, “Black Mirror”-ek teknologia berrien erabilera txarrak eragin ditzakeen ondorio larriez, edo “Civil War” filmak gure egungo egoera polarizatuaren zientzia fikziozko alegoria moduan funtzionatzen du. Bai zineman, baita telesailetan ere, adibide interesgarri ugari topatu daitezke; gaur, esaterako, “Severance” telesail distopiko zoragarriaren bigarren denboraldia iritsiko da.
Genero honek erakusten du fikzioak gizartearen kezka sakonak lantzeko gaitasun paregabea duela, baita hausnarketa eta entretenimendua elkarren ondoan joan daitezkeela ere.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
