EH Bilduren eta EH Bairen udal topaketak martxoaren 22an izango dira
Onintze Oleaga EH Bilduren politika munizipalistako arduradunak eta Xabi Thicoipe EH Baiko politika instituzionaleko arduradunak agerraldia egin zuten atzo, udaberrian Azpeitian eta Angelun egingo dituzten jardunaldiak aurkezteko.
Biek ala biek egun berean Konferentzia Munizipalista antolatuko dutela iragarri zuten. Martxoaren 22an egingo dute, hain zuzen, EH Bilduk Azpeitian eta EH Baik Angelun. «Nazio eraikuntzari udalgintzatik egin diezaiokegun ekarpena» aztertuko dute bertan, eta udal esperientzien trukaketa egin.
Azaldu zutenez, EH Bildurentzat udal politika arloak «balio estrategikoa du, nazio eraikuntzak eta eraldaketa prozesuak behar duten behetik gorako bulkada sortu eta ernatu dadin». Kongresu honetan nazio auzia jarri du erdigunean koalizioak.
«Euskal Herriko Errepublika konfederala helburu, herri prozesu demokratiko bat martxan jartzeko, hirugarren nazio eraldaketarako prozesua piztea dugu datozen hilabete eta urteetako lana», adierazi zuen Oleagak.
MUGIMENDU BATERATUA
«Ezker subiranismoak mugimendu munizipalista oso bat eratzen du. Ezker subiranismoa da Euskal Herriko zazpi herrialdeak munizipalismotik lantzeko aukera duen indar politiko bakarra, gure nazioa munizipalismotik marrazteko baliabideak dituena», nabarmendu zuten.
Errealitate ezberdinen gainetik, mugaren bi aldeetan ezker subiranismoak «tradizio munizipalista handia» duela esan zuten, eta herriz herri egindako lanak «lehen indar munizipalista izatera eraman du».

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
