Imanol CARRILLO
ATHLETIC

Kontraerasoek porrota eragin dute Istanbulen, sailkapena atzeratuz

Turkian porrot eginik, zuri-gorriek ez dute final zortzirenetarako sailkapen zuzena lortu. Atsedenaldia hurbil zela, Rashicaren gola berdindu du Unai Gomezek, baina bigarren zatian Athletici mina egin diote bi kontraerasok. Penaltiz sartu diote 4-1ekoa.

Rashicak modu honetan egin zuen Besiktasen lehenengo gol ederra.
Rashicak modu honetan egin zuen Besiktasen lehenengo gol ederra. (Yasin AKGUL | AFP)

Europa Leagueko final zortzirenak itxaron egin beharko du. Athleticek berdinketa bat nahikoa zuen Istanbulen, hurrengo faserako txartel zuzena eskuratzeko eta kanporaketa bat saihesteko. Baina Besiktasek puntuak batzeko premia handiagoa zuen eta, kontraerasoan min eginda eta azken minutuetan sartutako penalti batez, turkiarrak bizirik mantenduko dira. Athletic, berriz, Laziorekin batera lidergoan segituko du, italiarrek gaur bertan Erroman Realaren aurka egiten dutenaren zain.

Partidaren eguna ez zen betikoa -normalean ostegunetan izaten dira Europa Leagueko neurketak-, eta Valverderen hamaikakoa ere ez zen betikoa izan. Ole Gunnar Solskjaer Besiktaseko entrenatzaile berriak, ordea, aldaketa bakarra egin zuen bere estreinaldian.

Zuri-gorriek ondo hasi zuten neurketa, erritmoarekin eta De Marcos kapitaina gidari zutela. Etxeko taldeari kostatu egin zitzaion esnatzea, baina askatu zenean berehala min egin zion Athletici, 17. minutuan: Rashicak eskuinez egindako zartakoari ezin izan zion erantzunik eman Julen Agirrezabala atezainak.

Immobileren mugimenduak mina egiten ari ziren zuri-gorrien defentsan, eta Unai Nuñez maltzurkeriaz -eta teatro pixka batekin- aritu zen, haren txartel horia behartuz. Lehen zatiko azken minutuetan Athleticek aurrera egin eta Unai Gomezek, area barruan ezkerrez, 1-1ekoa sartu zuen.

Bigarren zatian dena aldatu zen. Besiktasen lehen hiru sustoek 2-1ekoari bide egin zioten. Kontraerasoek kalte egin zieten zuri-gorriei, Rashicak eta Rafa Silvak bikain aprobetxaturik. Eta Joao Marioren golak, penaltiz 92an, azken kolpea eman zion Athletici. Kontuak nola diren, gaurko emaitzen arabera sailkapena eta guzti lor dezakete Bilbokoek.



La Real, a por la épica para auparse arriba

Esta noche es el turno de la Real Sociedad en la Europa League. Los txuri-urdines, en el puesto 12º con tres victorias, buscan en Roma (21.00) firmar una victoria épica ante la Lazio, líder de la competición -5 victorias y 1 solo empate ante el Ludogorets-, que le permita soñar con meterse entre los ocho primeros de una primera fase continental dominada por los italianos, a los que les hace falta solo un punto en estas dos últimas jornadas de infarto para certificar su pase directo a los octavos.

El cansancio es una realidad, ya que los de Imanol Alguacil llegan a este envite europeo tras disputar tres encuentros en tan solo siete días, es decir, con menos de 72 horas de descanso entre partido y partido, por lo que las rotaciones introducidas en Valencia pueden antojarse clave para este partido. Zakharyan y Traoré son baja, mientras que regresa Aramburu tras su sanción liguera.

Po r otro lado, la Real Sociedad también comunicó ayer la renovación del centrocampista Mikel Rodríguez hasta el final de la temporada 2026-2027. El de Getaria llegó al club guipuzcoano en edad juvenil. GARA