Sunsundeguiren etorkizuna bermatzeko mahaia osatzea eskatu du LABek
Sunsundegui lantegiko LABeko sail sindikalak langileen batzarra egin zuen asteartean, «enpresak bizi duen egoeraren berri emateko eta irtenbideak eskatzeko».
Horrela, Nafarroako Gobernuaren, sindikatuen eta Sunsundeguiko konkurtso-administrazioaren arteko hiruko mahai bat ahalik eta lasterren sortzea eskatu zuen LABek, «lantegiaren etorkizunarekin zerikusia duen edozein gai jorratzeko eta konponbide industrial bat bilatzeko», hain zuzen. «Kezkaz ikusten du LABek Sunsundeguiren etorkizunari buruzko albiste falta. Sindikatuak argi du interesa egon dela eta badagoela Altsasuko lantegiaren inguruan, baina ez du zehaztasunik ikusten, ezta konponbidea ekarriko duen plan industrialik ere», esan zuen.
SDA FACTORY ETA BSH
Bestalde, SDA Factory lantegiko batzordea BSHkoarekin bildu zen atzo Ezkirotzen. «Jabe bera, prozesu desberdinak; bata zuzenean eta bestea diferituan. Alemaniako multinazionalak Gasteizko lantokia saldu zuen, eta hamarnaka milioi ordaindu zituen putre batzuek odolustu zezaten, hartzekodunen konkurtsora eraman arte. Ezkirotzen ez dute kanpoko aktorerik behar izan sei hilabeteko epean itxiera jakinarazteko. Bi prozesuak egun bateko aldearekin eman ziren ezagutzera», azaldu zuten elkarlana sustatuko duten bi batzordeek.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
