Kontratua luzatu eta deialdian sartu da Maren Lezeta
Partida garrantzitsua jokatuko du Realak Valdebebasen (21.00, ETB1), gainditu beharreko oztopoa baita Real Madrid, donostiarrek Kopako hirugarren finalera hurbildu nahi badute.
Gaurko final laurdeneko kanporaketa are bereziagoa izango da Malen Lezetarentzat, «nagusiekin» horrelako hitzordua partekatuz ospatuko baitu bere kontratu berria.
Joan den astean Intza Egigurenek egin zuen bezala, aurten debuta egin duen erdilari gazteak (Aretxabaleta, 2005) 2028ra arte berritu du Realarekin, eta lehen taldearen dinamikan arituko da hemendik aurrera. «Oso pozgarritzat» jo zuen Jose Luis Sanchez Verak. «Mezu argia da, norantz goazen adierazten duena -adierazi zuen-. Zubietan elitera heldu daitekeena antzematea eta babestea. Talentu horri eusteko gai izateak eta zurekin 3-4-5 urte jarraitzea lortzeak asko esaten du Realaren apustuaz. Ez da gaur irabaztea bakarrik, irabazten jarraitzeko askoz harago pentsatu behar dela argi edukitzea baizik».
GERTUAGO
Lezeta, Intza eta Guridi deialdian sartu dira. Ez daude, aldiz, Viles eta Vanegas, Lavogez eta Valle lesionatuak. Gainerakoek «ilusioz» beteta eraman dituzte maletak.
Verak argi dauka «gauza asko» egin behar direla Real Madrid gainditzeko. «Baina aurreko partidan baino gertuago egoteko aukerak» daudela iruditzen zaio eta, aurkaria faboritotzat jo arren, «oker badabiltza, guk hor egon behar dugu. Are gehiago partida honetan, non garaipenak sailkapena emango digun».

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
