Siriaren etorkizunari buruzko goi-bilera egin dute Parisen
Oraindik indarrean dauden zigorrez eztabaidatu zuten atzo, Siriari buruz Parisen egin zen goi-bileran. Damaskok horiek berehala kentzeko eskatzen du, Europar Batasunak «pausoz pauso» egingo duela esan du eta AEBk ez du jarrera garbirik adierazi.

Siria berreraikitzeari buruzko nazioarteko konferentzia egin zuten atzo Parisen, Baxar al-Assaden erregimena eroriz geroztik hirugarrena. Helburua Siriari emango zaion nazioarteko laguntza koordinatzea da, herrialde arabiarraren kontrako nazioarteko zigor batzuk pixkanaka kentzen ari direnean.
NBE, G7, Europar Batasuna, AEB, Arabia, Turkia eta Europako hainbat herrialdetako ordezkariak elkartu ziren. Siriako Ahmed al-Txara trantsizioko presidentea ez zen Parisen izan, baina bai Asaad Hasan al-Xaibani Atzerri ministroa. Erakunde kurduak, berriz, kanpo gelditu ziren.
Ahmed al-Txarak Saudi Arabia eta Turkia aukeratu zituen lehen nazioarteko bisitak egiteko, nazioarteko harremanetan eta herrialdearen berreraikuntzan izango dituen lehentasunak adierazteko keinu gisa.
Siriako erregimenaren asmo nagusia zigorrak ken diezazkiotela da eta norabide horretan doaz irudia garbitzeko egin dituen urratsak, kutsu jihadista alde batera utziz eta «aniztasuna» errespetatuko duela adieraziz.
Hain zuzen, Siriako agintari berriek asteazkenean iragarri zuten zazpi kidez osatutako batzorde bat -«gizarteko alde guztiak bilduko dituena»- osatuko dutela «elkarrizketa nazionalaren» oinarriak prestatzeko.
Jean-Noel Barrot Atzerri ministro frantziarraren esanetan, Europar Batasuna Siriako zenbait sektoretan zigor ekonomikoak «lehenbailehen» kentzeko lanean ari da. Annalena Baerbock Alemaniako Atzerri ministroak, ostera, ez zuen horrenbesteko presa adierazi eta zigorrak «pausoz pauso» kenduko dituztela esan zuen.
Gerra urteek suntsituta egonik, Siria askoren interesen jomugan dago -turkiarrak, israeldarrak, saudiarabiarrak, europarrak... -.
Berreraikuntzan, Donald Trumpek Usaid agentziaren jarduerak murriztea erabaki ostean, Eliseoak onartu zuen Ameriketako Estatu Batuetako ekintza humanitarioko programaren jarraipenaren inguruan kezkak daudela.
Parisek dio oraindik goizegi dela AEBk Siriarekin zein jarrera izango duen jakiteko. Ez dirudi Washingtonen kanpo-politikaren lehentasunen artean dagoenik, baina oraindik ere presentzia handia du herrialdearen ekialdean, SDF kurdu-arabiarrekin aliatuta.
Moskuk ere posizioak hartu ditu eta Vladimir Putinek Al-Txarari aldebiko harremanak garatzeko konpromisoa adierazi dio, Al -Assadekin zuen aliantza gorabehera.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
