Euskorpus, «euskara esparru digitalean sustatu eta bermatzeko» tresna

Euskorpora elkarteak Euskorpus proiektua jarri du martxan, «lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, euskara esparru digitalean sustatu eta bermatzeko», euskararen corpus digitala bilduz, sortuz eta modu aktibo eta metodikoan garatuz. Atzo aurkeztu zuten Gipuzkoako Parke Teknologikoko eraikin nagusian. Bertan izan zen Imanol Pradales lehendakaria, besteak beste.
Ekitaldia Euskorpora elkartea aurkezteko baliatu zuten, hots, xede nagusitzat Euskorpus garatzea izango duen erakundea ezagutarazteko. Elkartea euskara esparru digitalean sustatzeaz eta bermatzeaz, euskararen corpus digitala biltzeaz, sortzeaz eta modu aktibo eta metodikoan garatzeaz arduratuko da.
Era berean, euskararentzako kode irekiko oinarrizko ereduak sustatzea bilatuko du proiektuak, hizkuntza baliabide digitalen Europako esparruari lotuta. Euskorpusen bidez, euskarazko datu paketeak garatuko dituzte, fabrikatzaileek sarera konektatutako gailuetan inportatu ahal izateko, euskaraz funtzionatzeko gaitasuna izateko.
Aurkezpenean adierazi zutenez, Euskorpus proiektua «funtsezko tresna» izango da euskarazko corpus digitala sortzeko.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren bidez, 5,55 milioi euroko hasierako aurrekontu zuzkidura izango du proiektuak; 2025erako bi milioi euro esleituta ditu, eta 2026rako beste hiru milioi euro. Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak ere parte hartuko dute egitasmoan, 550.000 euroko ekarpena eginez.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
