Mauthausenen hildako Segundo Vianari omenaldia
Bujandakoa zen Segundo Viana Arronizi omenaldia egingo dio Kanpezuko Udalak; 1942an Mauthausengo kontzentrazio esparruan hil zen, eta zementuzko bloke txiki bat jarriko dute.

Kanpezuko Udalak Segundo Viana Arroniz omenduko du, 1942an Mauthausengo kontzentrazio esparruan hildako Bujanda herriko bizilaguna. Nazismoaren sarraski eremu horietan izan zen hamalau arabarretako bat da.
Asteartean onartu zuen omenaldia egitea Kanpezuko osoko bilkurak; hala, ekitaldia maiatzaren 6an egingo da, kontzentrazio esparruetara azken euskal taldea deportatu zuteneko 80. urteurrenean. Duela bi aste pasatxo EH Bilduk biktima hauen aitortza eskatu zuen Arabako Batzar Nagusietan.
MAUTHAUSENERA DEPORTATU
Segundo Viana Arroniz Bujandan jaio zen 1898ko martxoaren 29an eta 1941eko abenduaren 19an Mauthausengo esparrura deportatu zuten, 43 urte zituela. Hilabete batzuk geroago, 1942ko uztailaren 14an, han hil zen.
Kanpezuko Udalak adierazi duenez, «altxamendu frankistaren eta ondorengo diktaduraren aurka borroka egin zuten, ihes egin zuten eta muga zeharkatu ondoren Hirugarren Reichak ezarritako terrorearen diktadurarekin topo egin zuten pertsona antifaxista gehienei» omenaldia egiteko garaia iritsi da.
Asteartean onartutako ekimenak, gainera, euskal deportatuen errolda eta datuak eguneratzea proposatzen du. Era berean, udalerriak bat egingo du Stolpersteine ekimenarekin. Artista alemaniar baten proiektua da eta nazismoaren biktimaren datuekin eskuz idatzitako zementuzko bloke txiki bat instalatzean datza.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
