Oscarrak eta kinielak
Oscar sariak eta kinielak eskutik joaten dira betidanik; urteroko tradizioari jarraiki, zinemazaleak, kritikariak eta industriaren fanatikoak urrezko estatuatxoaren irabazleak nortzuk izango diren iragartzera abiatzen gara. Hollywoodeko akademiak igande honetan banatuko ditu 2025eko Oscar sariak.
Hilabete inguru joan da hautagaiak iragarri zituztenetik, eta faboritoen zerrendak gorabeherak izan ditu, bereziki Karla Sofia Gasconen inguruko istiluen ostean. AEBko apustu-etxeetan gertatzen dena behatzea gustuko dut, termometro nahiko fidagarria izaten baita: Lerro hauek idazten ari naizen unean “Anora” da saria irabazteko faboritoa, baina nahiko gertu ditu “The Brutalist” eta “Conclave”. Zuzendarietan Sean Baker eta Brady Corbet nabarmentzen dira.
Antzezpen lanei dagokienez, nire apustua irmoa da; aktore nagusien artean Demi Moore eta Timothee Chalamet aterako dira garaile, eta bigarren mailako izendatuen artean, Zoe Saldaña eta Kieran Culkin. Ingelesez besteko filmik onena “Ainda estou aqui” brasildarra izango dela nahiko argi daukat eta animaziozko onena, berriz, “The Wild Robot”-ek eramango duela.
Idazketa ere goraipatu beharreko arloa da, zalantza izpirik gabe; jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria “Anora” filmak irabaziko du eta egokitutako onenarena, berriz, “Conclave”-k.
Tira, ea zer gertatzen den igandean. Bitartean, egin apustu!

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
