Omenaldia Ibarretxe anaiei
Ibarretxe anaien heriotza goiztiarraren ondoren, Jone Ibarretxek, Josemiren alabak, ibarretxetarren unibertsoa eta Ibarretxe & Co ekoiztetxearen ondarea berraurkitu nahi izan ditu, Nere Falaganekin batera. Horretarako dokumentalgintzaren bidea jorratu dute eta “Esto no es Hollywood” izeneko lana osatu dute.
Ibarretxe anaiei buruzko dokumental bat egitea ez zen lan makala; horien filmografia eta lana errepasatuz gero, bertatik atera daitekeen irudi, elkarrizketa eta materiala itzela delako, mugagabea. Bada hori guztia sailkatu, forma eman eta gidoira eraman dute sortzaileek, 80 minutuko pieza osatzeko.
Artxibo irudiak erabiltzeaz gain, zenbait pertsona elkarrizketatu dituzte, baita zinemaren munduarekin loturiko pasadizo eta bitxikeriak ere; finantzaketa arazoak, Oscar sarietako uneak, “Sabotage!” (2000) film gatazkatsuaren gorabeherak, “Las memorias de Karbo Vantas” (1994) eta abar.
Aitzindariak euskal ikus-entzunezkoen sektorean, eklektikoak, sormen handikoak eta batez ere geldiezinak. Bilbollywood egitearekin amets egiten zuten 90eko hamarkadan eta, hori gauzatzea lortu ez zuten arren, zinema hemendik egitearen aldarria oso irmo eta tinko mantendu zuten ibilbide osoan zehar.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
