ELAren ustez, Stadler-en ixtea «kudeaketa txarrari» dagokio
Oñatiko Stadler enpresaren itxiera zuzendaritzaren «kudeaketa txarrari» leporatu dio ELA sindikatuak. Automozio sektoreko enpresa honetan 58 beharginek lan egiten dute. Otsailean enpresak EEE (Enplegu Erregulazioko Espedientea) aurkeztu zuen.
ELAk atzo aditzera eman zuenez, kaleratzeei ekingo dio enpresak eta «kalte ordainak pagatzeko gai ere ez direnez, langileek Fogasara jo beharko dute. Horrenbestez, kaleratuak izateaz gainera, zor zaien kalte ordainaren zati bat kobratu gabe geratu dira», salatu zuen sindikatuak.
«Azken urteetako kudeaketa txarraren ondorioz, enpresa konkurtso egoeran sartu zen 2024ko uztailean, eta plantilla osoari eragiten dion EEE bat aurkeztu zuen ondoren. Negoziazioek ez dute balio izan langileen lanpostuak eta lan baldintza bermatzeko, akordiorik gabe bukatuz prozesua», azaldu zuen ELAk.
ENPRESAREN ARDURA
«Itxiera honen ardura enpresaren da, eta berriz ere ondorioak pairatzen dituztenak langileak dira», nabarmendu zuen orduan sindikatu honek. Stadlerreko zuzendaritzak hamabi kaleratzen egin nahi izan zituen 2021ean, baina langileek greba deialdia egin eta gero atzera egin zuen. Ordutik hona bost langile gutxiago izan dira, 63tik 58ra pasatu baitira. Orain denak kaleratu nahi dituzte.

Las consecuencias económicas del rearme de Europa

«Estamos dejando que se alcancen nuevas cuotas de deshumanización»

«Sería un fraude democrático que los partidos no admitieran a trámite la ILP»

PNV, PSE y Podemos, satisfechos con el acuerdo de revisión fiscal logrado
