KLIK
«Zein lore» aurkeztu zuen Gazteon Eskutik-ek

Ernairen ekimenez, Berriozarko antzokian aurkeztu zituzten atzo Naxker taldeak eta Flako Fonkik apirilaren 17tik aurrera Berriozarren bertan egingo den Gazteon Eskutik ekimenerako sortutako “Zein lore” kantua eta bideoklipa. Abestiaren ekoizpenean Kiliki aritu da, eta bideoa Maitane Camposek zuzendu du. Goizane Vegasek gidatutako ekitaldian, NAIZ Irratiko “MusikHaria” saioko gidaria den Iker Gurrutxagak solasaldi bat izan zuen sortzaileekin, bertaratu zirenen gozagarri. Atzo eguerditik sarean aurkitu daiteke ikusgai bideoklipa, eta “Zein lore” abestia ere plataformetan entzungai dago.

Eguneko gaiak
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

Kultura
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Kultura
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Eguneko gaiak
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Eguneko gaiak