Eskola kirol eredua aztertzeko ponentzia osatu da Gipuzkoako BBNNetan

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Kirol Hastapenerako Eredua aztertzeko eta baloratzeko ponentzia osatu zuten atzo, eta lan metodologia eta egitasmoa finkatu zituzten.
Ponentziaren eraketa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak urtarrilean Gipuzkoako eskola kirola ereduaren aurka kaleratu zuen epaiaren ondotik dator. Sententzia hartan, Auzitegiak eskola kirolaren programa arautzen duten foru legeen zenbait artikulu baliogabetu zituen, horien artean kirol klubetan izena eman nahi duten 13 urtez azpiko umeek beren ikastetxeetan Eskola Kirola programan ere parte hartu behar dutela dioena.
Aldundiak helegitea jarriko zuela esan zuen, eta Batzar Nagusiak ere eskola kirolaren programaren alde agertu ziren, PP izan ezik.
Osatu den ponentziak sei hilabeteko iraupena izango du eta, lana burutakoan, ondorioen txostena egingo du, kideen gehiengoaren iritzia jasoz. Erabakiak boto haztatuz hartuko dira. Azken txosten hori jatorrizko batzordera helaraziko dute, eztabaidatu eta, hala badagokio, onar dezan. Burua PPko Mikel Lezama izango da, eta batzarkide talde bakoitzak bina ordezkari izango ditu.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
