Emakunde Saria IMME eta Amuge elkarteentzat izan da aurten
Atzo banatu zuten 2024ko Emakunde Saria. Aurten bi elkarte izan dira oroitarria jasotzen: Amuge EAEko Emakume Ijitoak Sustatzeko eta Ahalduntzeko Kulturarteko Elkartea eta IMME Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkartea. Epaimahaiak bi hautagaitzen izaera kolektiboa eta emakume ijitoek eta emakume musulmanek bizi dituzten diskriminazio mota anitzak ikusarazteko eta hauek artatzeko egindako lana baloratu zituen. Amuge taldeko Tamara Claveriaren alabak (osasun arazoengatik ez zen bertan izan) eta IMME elkarteko Djamila Zereibek jaso zuten saria.
Claveriak bideo baten bidez adierazi zuen emakume ijitoekiko diskriminazio «historiko eta sakonak» daudela, eta, neurririk hartu ezean, ikuspegi hori «betikotzeko arriskuaz» ohartarazi zuen.
Djamila Zereib IMMEren sortzaileetako batek azaldu zuenez, elkarte honek «lur honetako kide ziren emakume musulman askoren nahiari erantzuten dio».

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
