Urola Garaiko eta Goierriko garraio publikoa indartzea eskatu du EH Bilduk
Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin autobusez lotzeko proposamena egin du EH Bilduk, Gipuzkoako Aldundiak aurreikusitakoak bi eskualde hauen biztanleen premiak ez dituela aseko adierazi ondoren.
«Gaur egun, Gipuzkoako errepide bidezko garraio publikoaren sareari dagokionez, lurraldeen arteko oreka eta ekitatea ez dago bermatuta. Besteak beste, Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin lotzen dituzten garraio publiko zerbitzu urriek ez baitiete zerbitzurik ematen zenbait alderi», azaldu du EH Bilduk.
Horri erantzuteko asmoz, EH Bilduk autobus zerbitzu berri bat planteatu du. Egitasmoak bi linea jasotzen ditu. Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin lotzeko lehen linea hau izango litzateke: Unibertsitate gunea eta Donostiako zentroa. Hasiera Legazpitik izango luke, Zumarraga, Beasain, Ordizia eta Tolosa. Donostiara sartu, unibertsitateetan, Benta Berrin eta Donostiako bus geltokian amaitzeko.
Bigarren lineak Eskuzaitzeta poligono industriala, Eusko Treneko kostaldeko eta Topoko lineak lotzeko nodoa (Errekalde), Donostiako parke teknologikoa eta Donostiako ospitale gunea lotuko lituzke. Legazpitik hasi, Zumarraga, Beasain, Ordizia, Bazkardotik Lasarte-Oria aldera jarraituz, Eskuzaitzeta parke teknologikoarekin lotura egiteko Bugatiko geltokia, Donostiara sartu Errekalde auzotik Errekaldeko ETko geralekuan, Galarretan, parke teknologikoan, eta ospitaleetan (unibertsitateetako ikasle eta langileentzat) amaituko litzateke.
Linea hauek ordueroko maiztasuna izan behar lukete.

Pluses inflados o inventados para subir 350 euros el sueldo de ertzainas

BMW llegados desde Oviedo a Arkauti, Irun, Donostia... a 75.000 euros el coche

«Biolentziari biolentziaz erantzuteko modu bat da ez bitartasuna»

ETAren lehen armagabetze saioa Zokoako apaizetxean gertatu zen
