Xingola
Lagun editore batek behin esan zidan: xingolak gorroto ditut. Duela urte batzuk, Durangoko azokako bere standean ikusita zenbat plastikozko gerriko gorrik liburuak estutzen zituzten, «niregatik faja guztiak kanpora» bota zuen. Egun bukaeran, gehien saldutakoak ziren. Sorpresarik ez.
Publizitate txiki horiei aukera ematea erabaki eta duela gutxi bi liburu eskuratu nituen, xingolarekin: 2024ko Literatura Nobel saria (Han Kang idazle korearraren “La vegetariana”) eta Pulitzer saria (Cristina Rivera Garza idazle mexikarraren “El invencible verano de Liliana”). Azken hau Iruñeko Topaketetan aurkeztu zuen autoreak berak, bere ahizparen bizitza eta feminizidioa kontatzeko. Fikziorik ez, alegia. Ez da lehenaren kasua: haragia jateari uztea erabakitzen duen emakume baten esperientzia kontatzen du; osasun mentalari eta familiaren abandonuari buruzko eleberria da. Rivera Garzarena bukatu nuen duela pare bat aste, eta trama oraindik buruan dut, batez ere idazleak esan zituen hitzengatik. Korearrarena ez dut bukatu orainik, baina sentsazio handirik ez. Hau saldukeria, pentsatu dut. Xingolak iritsi aurretik, XIX. eta XX. mendeen artean, argitaletxeek "iragarki gizonak" kontratatzen zituzten, kalean liburuaren promozioa egiten. Sentsazioa dut ahoz ahokoak irabazten segitzen duela.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
