Francisco ZUBIETA VIDAURRE NAFARROAKO FOTOTEKA
BEGIRADA

Iruñea, faxismoaren aztarna garbitzen

1939ko urriaren 22an, frankistek gerra irabazi eta urte erdira, Jose Sanjurjo jeneralaren gorpuzkiak Iruñeko katedralera iritsi ziren. Sanjurjo 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpearen protagonistetako bat izan zen, baina bi egun geroago hegazkin istripuan hil zen. Ekitaldian, jeneral frankisten eta Philippe Petain mariskalaren atzean, Sanjurjoren hilotza daraman katafalkoa ikus daiteke. Victor Eusak diseinatu zuen. Udalak Sanjurjo katedraletik atera zuen 2016an, eta Eusa laster eroriko da hiriko kale izendegitik.