Ez diezaiogun utzi hitz egiteari
Milaka beso altxatu ziren igandean Iruñean, egiteke dagoen herri baten egitasmoari eusten dioten ahotsek lagunduta. Aldi berean, ehunka besok jasotako sinboloak ikusi ditugu han eta hemen, errituz beteriko prozesioetan.
Berpizkundeko igandean, eskuin besoa altxatzen dutenen lagun JD Vancek bisitatu zuen Vatikanoa. Etorkinentzat besoak zabalik izan dituen Aita Frantziskok giza eskubideen urraketan oinarri duen gobernuko lehendakariordearekin izan zuen azken bisita. Guden aurka mintzatzeagatik goratu dutenaren heriotzarekiko mina adierazteko, krespoi belzdun bandera lagun agertu da Pedro Sanchez eta eskuak burura eraman ditugu askok, defentsan gastatuko denaren inguruko prentsaurrekoa dela ikusita.
Ezin defendatu direnek, baina, ezer gutxi gehiago dute galtzeko. Samar Abu Eluf Palestinako argazkilariaren lan batek jaso du urteko argazkirik onenaren saria World Press Photo lehiaketan. Irudiko protagonista Gazako 9 urteko mutiko bat da, Israelgo Armadaren erasoek besorik gabe utzi dutena.
Besorik gabe baina bizirik dagoela irakurri behar izan diogu baten bati krudeltasunez jositako sareetan. Eta guk, besoak eta eskuak ditugunok, zail dugu jendarte gisa moralki aurrera egitea, erruduntasunaren pisuak ez baitigu burua altxatzen ere utziko.

«La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel»

«Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño»

Trump prepara una salida de la guerra que Netanyahu aún no desea

El PNV se ha renombrado «abertzale y euskaldun» en diciembre de 2025
