Ezohiko musikal postapokaliptikoa
Dokumentalgintza arloan urteetan aritu eta “The Act of Killing” eta “The Look of Silence” lanekin nazioartean oihartzun itzela lortu ostean, Joshua Oppenheimer zinemagileak bere fikziozko lehen film luzea dakar: “The End”.
Film musikal ezohiko eta bitxia da. Mundua amaitu eta bi hamarkada geroago, gatz-meatze batean eraikitako luxuzko bunkerrean bizi den familia bati buruzkoa. Semea, kanpoko mundua inoiz ikusi ez duen 20 urteko gaztea, aita eta ama Lurreko azken familietako bat dira. Bunkerraren sarreran neska bat agertuko da, eta familiaren bizitza lasaia “arriskuan” jarriko du. Premisa postapokaliptiko hori genero musikalarekin uztartuko du Oppenheimerrek. Horretarako lehen mailako aktore zerrenda aukeratu du; Tilda Swinton, Michael Shannon, George MacKay, eta Moses Ingram, besteak beste.
Lurpeko mundua, purgatorioaren antzeko bunker klaustrofobikoa dena, egungo giza komunitateei eta errealitateari buruzko alegoria bat sortzeko erabiliko du zuzendariak, betiere bere izaera musikala inongo momentutan alboratu gabe.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
