Ikuslea aktibatu nahi duen filma

Asier Urbietak zuzendu duen lehenengo film luzeak Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia inauguratu zuen; Goteborg-eko zinema jaialdian pantailaratu zuten aurrenekoz. Urbietak berak «mugako thriller» gisa definitu duen pelikulako bi protagonista nagusiak Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira; Itziar Ituñok eta Josean Bengoetxeak ere parte hartu dute.
Filmari izenburua ematen dion uhartean agertuko den hilotz batekin abiatuko da istorioa. Faisaien Uhartea munduko kondominio txikiena da, eta burujabetza partekatua du. Urte erdiz Estatu espainolari dagokio, eta beste erdiz frantziarrari. Laidak (Jone Laspiur) eta Sambouk (Sambou Diaby), irla paretik paseatzen doazela, bi pertsona ikusiko dituzte ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk geroago hilotz bat agertuko da irlan.
IKUSLEA AKTIBATU NAHI DUEN FILMA
Asier Urbietak hausnarketa hau egin du: «Egun batean, egunkariari begirada bat ematen ari nintzela, irakurri nuen igande batean Bidasoaren ertzean zebiltzan txirrindulari batzuek muga igerian eta korrontearen aurka gurutzatzen saiatzen ari ziren bi pertsonaren laguntza-oihuak entzun zituztela. Haien lekuan jarri nintzen, eta galdera bat hasi zitzaidan buruan bueltaka: Zer egingo nukeen nik? Izugarri gustatuko litzaidake esatea salto egingo nuela, baina ez daukat hain argi. Horrelako egoeretan senak hartzen ditu erabakiak. Pelikula abiarazteko puntu interesgarria iruditu zitzaidan, eta inspirazio-iturri inkontziente gisa izan nuen Robert Ostlund-en ‘Turist’ pelikula suediarra». Hau gehitu du: «Harago joan nahi nuen, galdera are konplexuagoak planteatu eta ikuslea inplikatu. Zer egingo zenukeen zuk egoera horretan? Nola erreakzionatuko zenuke? Zer gertatuko litzateke zure bikotekideak ez balu zuk bezala edo zuk espero zenuen bezala erreakzionatuko? ‘Faisaien isla’ ikuslea aktibatu nahi duen filma da».

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
