«Agroekologiak, baserrietan ez ezik, hirian ere lekua izan dezake»
EHNE Bizkaiak antolatutako Emakumeentzako Bigarren Eskola Agroekologiko Feminista martxoaren 11tik apirilaren 10era egin da. Maiatzean ere badituzte zenbait ekitaldi, baina, lehen fasea bukatuta, gurera ekarri nahi izan dugu Aran Ruiz Ferrerasen esperientziaren bidez. Beste era batean bizitzeko eta beste aukera batzuk badaudela ikusteko grina piztu zaio.

Landa eremuan bizi da Aran Ruiz Ferreras, herri txiki batean. Albaitaria da ogibidez, eta urtetan lanean ibili da landa ingurunean. Jakintza horretatik hurbildu da eskola agroekologikora.
Zer motibaziorekin parte hartu duzu eskola agroekologiko feministan?
Batez ere agroekologiari buruz ikasteak eta antolatuta dagoen zerbait banatzeak interesatu ninduen. Batzuetan arlo honetan zaila da feminismoaren ikuspegitik egindako lanketak aurkitzea, eta horrek interesa sortu zidan.
Landa eremua eta feminismoa. Literatura handia dago gaiaz, baina oraindik ez ditugu elkarrengandik daudena bezain gertu ulertzen?
Kontu jakina da: ikusi den eredua, batez ere, gizonena izan da eta emakumeak atzean gelditu dira, gutxienez, ikusgarritasunean. Baina feminismotik agroekologia begiratzea beharrezkoa da.
Hilabetez, astean bitan elkartu zarete arlo teorikoak eta praktikoak lantzeko, eta apirilaren 10ean izan duzue azken atal praktikoa. Ondoren, maiatzean, Txokoak izango dituzue. Zer da hori?
Nik ez dakit nola antolatuko duten, baina uste dut ostegunetan tailer praktiko modukoak izango direla, imajinatzen dut oso praktikoak. Gero, denbora utzi dute eskolan gaudenon artean pentsatzeko gure artean zer interes izan ahal ditugun eta zerbait prestatu ahal izateko.
Agroekologia ez da lurra lantzeko teknika soilik, ildo estrategiko bat da gizartea antolatzeko. Hori bistakoa izan da, lurra nola lantzeaz gain, beste aspektu batzuk landu dituzuelako, antolaketa eta talde lana, esaterako.
Lanketa hori oso interesgarria eta ona izan da. Azkenean, eskolara apuntatu gara eta ez zegoen oso argi egun bakoitzean zer egingo genuen; eta hori oso interesgarria izan da, taldearen inguruan pentsatzeko aukera izan dugulako. Astearteetan, adibidez, teoriaren ondoren, beti izan ditugu solasaldiak eta debatea sortzeko aukera. Hori interesgarria izan da, batez ere besteen ikuspuntuak ulertzeko aukera delako eta gure artean antolatzeko bide ona izan delako.
Interes desberdinetako partaideak izan zarete, beraz.
Agian une honetan aktibo dauden baserritar gutxi izan ditugu, baina nahasketa ona egon da. Hiritik etorri den jendea, arlo desberdinetatik etorritakoak… Hortik ere atera ditugu gauza onak.
Agroekologia hirian ere txertatu daitekeen erakusgarri izan daiteke hori?
Eskolan dauden pertsona batzuek interes hori izan dute, eta garrantzitsua da, zeren agroekologiak hirian ere lekua izan baitezake.
Edukiak EHNE Bizkaia eta Etxalde mugimenduko emakume baserritarrek emango dituzte gehienbat. Nolakoa izan da formatzaile lanetan baserritar profesionalak izatea, eta ez dibulgaziora edo irakaskuntzara dedikatzen diren langileak?
Ezberdintasuna dator, batez ere, praktikaren aldetik. Praktika ez lan egiteko moduari dagokionez, baizik eta errealitatearen ikuspuntutik. Hori nahiko positiboa izan daiteke, agroekologiaren gainean hitz egiten dugunean. Batzuetan ikuspuntu oso teoriko eta polit batetik lantzen da landa eremua. Horregatik, eskolara errealitatean bizi izan dituzten gauzak ekartzea oso interesgarria izan da.
Eskolaren ondoren, hazi al zaizu gaia lantzen jarraitzeko interesik?
Lehen egunean esan zuten: «Hemendik pasatu eta gero, hor zerbait bueltaka izango duzue». Eta egia da grina irteten dela beste modu batean bizitzeko eta beste aukera batzuk badaudela ikusteko.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
