Polemikoa
Aspaldikoa da eztabaida. Zer egin arrazakeria, xenofobia, sexismo, klase zapalketa edota bestelako jazarpen ereduekin bat datorren egile (dela idazle, dela artista) baten obrarekin. Muturreko aukerak defendatu eta praktikatzen dituzten pertsonak ezagutu ditut akademian. Obra egilearengandik ezin bereiztu, eta bata zein bestea baztertu egiten dute batzuek; obra objektu autonomoa dela eta bere balio kulturalaren arabera aztertzera jotzen dute besteek. Bada hirugarren aukera bat: obra modu arduratsuan eztabaidatzea, polemika-iturri diren alderdiei heldu eta beste obra batzuen laguntzarekin bestelako iruditerietan sakontzeko aukera proposatuz. Gauza bera egin daiteke (eta egin beharko litzateke) Mendebaldeko kanonaren parte diren obrekin. Pentsa zenbat kontu atera daitezkeen Mark Twainen “The Adventures of Huckleberry Finn” (Huckleberry Finnen abenturak, 1884) eta Pecival Everetten “James” (2024), Albert Camusen “L’Etranger” (Arrotza, 1942) eta Kamel Douden “Mersault, contre-enquête” (Mersault, berrikusita, 2013) parez pare jarriz gero.
Egile edota obra polemiko bat “errehabilitatu” daitekeen (“to rehabilitate”, habitatera berriro ekarri) esaten da ingelesez. Euskaraz, gaixoa ala “kriminala” bakarrik errehabilitatu daitezke; gainerakoetan “birgaitu” litzateke aditz egokia (Elhuyar hiztegia). Kapazitismo kutsua du horrek, ezta?

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
