Horretaz idaztekotan nengoela…
Amaitu den astea aspergarria izango zelakoan nengoen. Ez nuen gauza berririk espero, lehendik zetozen pandemiak baino ez. Eta hor ibili naiz, iluntzero, telebistako Eguraldia baino lehen, prentsako orriak aurrera eta atzera ilustratu nahian, zutabe horizontal hau gizentzeko albiste erakargarriren baten bila… Ez zait erraza egin! Azkenean, asko miatuta, hara! Hau bai nire teklatuaren gustukoa! Orri bazter batean aurkitua! Esanguratsua, pentsamenduaren pizgarria, udako ikastaro baterako gai posiblea, zutabea baino epistola oso bat idazteko abiapuntua… Pistatxoaren prezioak gora egin du nazioarteko merkatuan! Lehen kakaoa izan zen, orain pistatxoa. Ama, ama! Zer izango da gero! Urrearen beraren prezioak ere gora egingo ote? Kapaz! Amen!
Pistatxoaren pandemiaz idaztekotan nengoela, horra derrepentean entzun dudan ezustekoa! Trenbide batzuk tren-zurtz geratu dira gure beheko Estatuan, nonbait kobre lapurretak izan direla han-hor… Tira! Lapur batzuek ekonomia zirkularra ulertzeko duten bestelako modua izan daiteke hori. Total, mineral kritikoez idaztekotan nengoela, hara beste ezusteko bat! San Petriko balkoitik dator notizia, aita santu berria bertan ikusia… Teilatuari ke zuria zeriola. Eta ni ahaztuta Eliza CEO bila ari zela. Lerdo honelakoa! Ez, ez du erraza izango aita berriak alderdia zuzentzen, militantzia falta. Urbi et Orbi bota zuen balkoitik. Ajuriaeneko oraingo balkoian behintzat ahaztuta dute Ortu et Erko hura, euren azken konklabean izandako aldaketengatik.
Total, honetaz idaztekotan hasita nengoela, Alcatraz uharteko kartzela berriro zabaltzekotan direla leitu dut nonon. Ondo ikusiko nuke nik horko gatibuen zerrenda prozesu parte hartzaile bidez erabakiko balute. Honetaz idaztekotan nengoela, Eguraldian euria iragarri dute biharko. Ama, ama!

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
