Zerbitzu publikoetako langileek greba egin dute Baionan

Funtzio publikoaren hiru adarretako langileek, baita medikuntza eta gizarte-laguntza alorretakoek ere, greba egin zuten atzo Ipar Euskal Herrian. Zehazki, Baionan egin zuten manifestazioa, Euskal Kostako Ospitale Zentroaren aitzinean.
LAB, CGT, Unsa, FSU, Solidaires eta CFE-CGC sindikatuek, besteak beste, lan-baldintzak hobetu eta soldata duinak bermatu daitezela aldarrikatu zuten. Ildo horretan, François Bayrou-ren gobernuak aurreikusitako aurrekontu orientabideak gaitzetsi zituzten. Izan ere, enplegu-murrizketa masiboak etorriko diren beldur dira, baita zerbitzu publikoak ahulduko diren beldur ere.
«Gure lanbideak prekarizatuak, gaizki ordainduak, ikusezinak eta gero eta deshumanizatuagoak daude. Gobernuak aurrekontu lerroetara murrizten gaitu, tokian tokiko errealitateak kontuan ez hartuz eta gure onura soziala mespretxatuz», adierazi zuen LABek.
Sindikatuen erranetan, «gure gizarte-eredua eta honek herritar zein erabiltzaileei bermatzen dizkien eskubideak» babestu behar dira. Hala, austeritate ekonomikoa baztertzea ezinbestekotzat jotzen dute, funtzio publikoaren eta horko langileen aldeko beste politika batzuk gara daitezen.
Gainera, sindikatuek gogoratu zuten langileen mobilizazioari esker bertan behera utzi zutela eritasun geldialdiaren kasuan itxaronaldia hiru egunera luzatzeko asmoa.
Horrela, sindikatuek atzo, besteak beste, eskaera hauek jarri zituzten mahai gainean: 2025erako erosahalmenaren bermea ordaintzeari begirako aurrekontu orientazioak, enplegu berriak sortzea, aldi baterako langileentzat plazak finkatzeko aukera, indize-puntuen balioa igotzea eta soldata-taulak berrantolatzea.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
