Nire entzungailuak
Aurreko ilaran eseri denaren dibortzioaren berri jaso dut oraintxe. Bere telepredikadorearen kontsuelo dosia jasotzen eta, bide batez, zabaltzen ari da, parean, baina pasilloaren beste aldean, dagoena. Bi ilara atzeragokoaren tripako minak okerrera egin du, zoritxarrez, eta atze-atzean eserita dagoenari ez zaio ongi iruditzen euskarak hainbeste garrantzi edukitzea lanpostu bat lortzeko garaian. Autobusak gurpildun aitorleku bihurtu dira, eta ez dauka erremediorik. Ezin errua telefonoei leporatu, gure zozokeria kolektibo zein norbanakoei baizik.
Garraio publikoaren gainbehera komunikatiboa bizi dugun zarata eta estimulu gaindosiaren adibide ona da, baina ez bakarra: edozein ilara, itxaron gela, kale, bidegorri da jokaleku egokia ultra(in)komunikazioarentzat. Horregatik: maite ditut maite nire entzungailuak zaratak inguratzen nauenean, orduan hasten bainaiz ingurukoan nire bazter miresgarriak entzuten (oso originala ez, baina beti da eraginkorra, enegarrenez, Artzek idatzitakoak tuneatzea). Balio beza zutabe txatxu honek, omenaldi gisara, 1937an entzungailuak asmatu zituzten Beyerdinamic enpresako ingeniarientzat. Ezingo nioke nire oreka mental prekarioari eutsi hauen asmakizun ezinbesteko eta, batez ere, eramangarriak eskura ditudala jakin gabe. Estatua bat merezi dute.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
