Nafarroa Oinez 2025eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Nafarroa Oinez 2025eko kantua eta bideoklipa aurkeztu zituzten atzo Iruñean. Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia den Igor Martinez atarrabiarrak sortu du musika, eta hitzak Estitxu Arozena bertsolari lesakarrak idatzi ditu. Denera, 60 lagunek parte hartu dute.

Nafarroa Oinez 2025eko kanta eta bideoklipa aurkeztu zituzten atzo, Nafarroako Ikastolen egoitzan eginiko prentsaurrekoan. Iñaki Erroz Paz de Ziganda Ikastolako zuzendariaren arabera, abestiak aurreikuspenak bete ditu: alaia eta dantzagarria da, euskararen erabilera aldarrikatzen du eta Paz de Ziganda Ikastolako ibilbidea biltzen du.
Aurtengo Nafarroa Oinezeko kantua runba erritmoan abesteko eta dantzatzeko da. Musika Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia den Igor Martinez atarrabiarrak sortu du eta hitzak, aldiz, Estitxu Arozena bertsolari lesakarrak idatzi ditu. Igor Martinezen esanetan, «Oinez jaiak dituen bizitasuna eta indarra nabarmendu nahi izan ditugu abiadura eta erritmo biziekin, soinu tradizionalekin batera uztartuz. Era berean, ikastolaren motorra den auzolanari dagokion garrantzia eman nahi izan diogu. Horregatik, abestiaren grabazioan 60 pertsona baino gehiagok parte hartu dute ».
Kolaboratzaileen artean Paz de Ziganda Ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle zein gurasoak daude. Eta haiekin batera, Euskal Herriko abeslari ospetsuen laguntza ere badute: Eñaut Elorrieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Claudia Rodriguez (Goxua’n Salsa), Imanol Viñaras (Raimundo el Canastero) eta Oihana Fernandez (Afu), esaterako. Gainerako musikariei dagokienez, Goxua’n Salsa taldeko haizeak, Jorge Sanchez gitarrista eta Xanti Etxeberria baxu jotzailea lagun izan dituzte.
Aurkezpenean azaldu zuten abestiaren ildo beretik sortu dela bideoklipa. Haren sorkuntza eta edizioa Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia den Diego Azanzak egin du. Bertan, elkartasuna eta auzolana dira nagusi, eta ikastolak sortzen duen komunitate erraldoia islatzen eta sustatzen da. Bideoklipean ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoak agertzen dira eta, Paz de Ziganda Ikastola ez ezik, haren hazkundearen lekuko izan den herria ere agertzen da: Atarrabia.
«Buruz egin dugu, helburu argi batekin, auzolana aldarrikatuz eta haur, gazte eta helduak dantzarazteko asmoz. Bihotzez egin dugu, euskara eta Atarrabia herria erdigunean jarriz. Eta, azkenik, oinez egin dugu, abiadura biziz aurrera eginez, baina gure iragana eta erroak ahaztu gabe» adierazi zuten atzoko agerraldian.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
