Itsas munduko emakumeak, Bermeoko Arrain Azokako protagonistak

Igandera arte Bermeon egingo den XXXI. Arrain Azokari hasiera eman zioten atzo, emozioz betetako ekitaldi batean. Asteburuan festa eta kultura nagusituko dira herriko kaleetan. Hitzordu jendetsu eta herrikoi honek bisitari ugari erakartzen ditu eta, gainera, aurten Euskaraldiarekin elkarlanean dator. «1.500 lagunetik gora izan dira izena ematen», adierazi zuen Nadia Nemeh Shomaly herriko alkateak eta Arrain Azoka elkarteko presidenteak.
Hasiera ekitaldi honetan Hegaluze saria eskaini zien alkateak itsas munduarekin lotura izan duten emakume guztiei: «Bermeotarrok beti izan gara langileak, ekintzaileak, ikuspegi zabalekoak; itsasoaren handitasunak beti kemena eman digu aurrera egiteko. Sariarekin, gure omenaldi gozoena egin gura diegu itsasoaren inguruan lan egin duten emakume guztiei, aspaldikoei eta gaur egungoei. Gaur asko batu gara, baina ordezkaritza gutxi bat besterik ez gara, asko eta asko izan direlako eta zaretelako itsasoko ogibide ezberdinetan lan egin duzuenok», esan zuen.
Ondoren, sektoreka hurbildu dira saria hartzera: Añek, armadoreak, sareginak, sare fabrika, kontserba lantegiak, freskerak, arrain saltzaileak, hornidurakoak, farozainak, kapitainak, Nautikako irakasleak eta ikasleak, zientzialariak, bulegoetako langileak, itsas zerbitzuetakoak...

«Cada decisión sobre la tortura abre una grieta y ese muro caerá»

«Etxe huts asko egonda, gazteentzat ez badago, zerbait txarto egiten ari gara»

Gaztetxo frankistak, lotsagabe

Alzórriz ve a Cerdán indefendible en la intervención más difícil de su vida
