Juan Ayusok hortzak erakutsi ditu mendian

Juan Ayusok bere kirol bizitzako aurreneko Giroko garaipena lortu zuen atzo Tagliacozzoko helmugan, Giroak mendiarekin izan zuen aurreneko etapan, Abruzzoetan gora. Lau segundo atera zizkion Isaac del Toro, Egan Bernal, Giulio Ciccone, Richard Carapaz, Antonio Tiberi, Damiano Caruso eta batez ere Primoz Roglic zihoan taldetxoari, azken metroetan faboritoen tropel nagusitik hanka egin ostean.
Duela 22 urte Bartzelonan jaiotako mutilak hortzak erakutsi zituen, eta, erritmoa aldatu zuenean, itxura baten nahiko erraz ihes egin zuen. Ayusoren atzetik berandu samar abiatu zen Primoz Roglic, eta ezin izan zion gurpila harrapatu. Dena den, txirrindulari esloveniarra gustura zen, liderraren elastikoa jantzi zuelako. Mads Pedersenek, espero bezala, denbora galdu zuen jardunaldiko azken mendatean.
Hala ere, Giroko sailkapen nagusiari buruz ezer gutxi argitu zen zazpigarren etapa honetan. Abruzzoetako mendateak laburrak eta pikoak dira, eta inork ere ez zuen arriskurik hartu nahi izan. Horrenbestez, azken metroetara arte ez zen ahuldaderik ez eta indar faltarik ere ia bistaratu.
Indarra, izatekotan, Juan Ayusok azken 700 metroetan erakutsi zuena. Aurreko sei etapetan sortu omen zitzaizkion «zalantzak» -Albanian jokatu zen erlojupekoaren ondorengoak batik bat- uxatzeko nahikoa, itxura batean. Italiako lasterketa hasi besterik ez da egin, ordea.

«Cada decisión sobre la tortura abre una grieta y ese muro caerá»

«Etxe huts asko egonda, gazteentzat ez badago, zerbait txarto egiten ari gara»

Gaztetxo frankistak, lotsagabe

Alzórriz ve a Cerdán indefendible en la intervención más difícil de su vida
