P. DE MELO MOREIRA AFP
KLIK

Sportingen Liga titulua ospatzetik, bozkatzera

Asteburuan Sporting talde portugaldarrak bigarrenez segidan Liga titulua irabazi zuen, eta Lisboako kaleak jendez eta zalez bete ziren larunbatean garaikurra ospatzeko. Umeak, gazteak eta helduak bildu ziren Marques de Pombal plazan ospakizunei jarraipena emateko. Askok berandu arte ospatuko zuten; baina beste batzuek goiz alde egin zuten etxera, hurrengo egunean hauteskunde orokorretarako bozkatzera joateko. Irudian ume bat ikus daiteke, Lisboako Sportingen jantziarekin, bere senide bat izan daitekeenari bozkatzen laguntzen.