Emaitzak
Pepe Mugikak utzi gaituela jakin zuenean bizipozak ihes egin ziola erran dit lagun batek. Tristeziaz eta etsipenaz aritu gara. Desesperantza kolektiboan bizitzen ari garela ondorioztatu dugu eta asteburuko emaitzek sentimendu hori areagotu besterik ez dute egiten.
Portugalen eta Errumanian, gobernu osaketan gerta daitekeenaz harago, ultraeskuindarren igoera geldiezinaren beste aztarna bat utzi digute hauteskundeek. Faxismoaren gorakada beldurgarria onartu eta naturalki barneratu dugu, Palestinan pilatzen doazen ehundaka gorpuak ikustera ohitu garen moduan. Eta Europak iragarritako neurriak azkar gauzatzen ez badira datozen egunetan Gazan gosez hilko den haurren kopurua entzutera ohituko garen moduan.
Testuinguru honetan, friboloa gerta daiteke musika festibal baten inguruan horrenbeste polemika egotea, botazioen emaitzak manipulatuak edo zilegiak izanda ere. Zaila egiten zait asmatzea zergatik nahi ote duen Israelek musika festibal batean lehen saria jasotzea, dagoeneko baduenean inork kenduko ezingo dion lehen postua. Israelek hobekien hiltzen duen estatuaren saria jaso du mundu mailako publikoaren onarpen eta babesarekin, eta arazoa da, emaitza denen arabera, Europa ere genozidio baten rankingeko lehen postuetan gera daitekeela.

EL PROYECTO ONE CYCLING Y LA BÚSQUEDA DE UN NUEVO MODELO EN EL CICLISMO

Las conexiones de García con Guardia Civil, Policía y un tatuaje legionario

Joxe Azurmendi Otaegi, untzi hauskorra hautatu zuen Aizkorripeko argonauta

Otegi ve «agotada» esta fase y aboga por abrir «un proyecto democrático»
