Mendi lasterketak eta eguraldia
Igande honetan Zegama-Aizkorri lasterketa dugun honetan, eta hiru aste eskas barru Tolosaldeko Hiru Tontorrak direnez, jendea mendian korrika dabil azken entrenamenduak egiten eta gorputza sasoi puntu onean jartzen. Baina dena ez da norberaren sasoi puntua. Eguraldiak zeresan asko du egunean bertan norberak emango duen errendimenduan.
Bi elementu meteorologiko nagusi daude gure gorputza bortxa dezaketenak korrika egiteko garaian: tenperatura eta hezetasuna.
Korrika egitean gorputzaren tenperatura igo egiten da, baina, atmosferan tenperatura altuak badaude, zure gorputzak gehiegi berotzeko arriskua dauka, eta orduan hipertermia bat edo bero kolpe bat pairatu daiteke. Aldiz, tenperatura hotzekin muskuluak uzkurtu daitezke, eta lesioak izateko aukera igo.
Hezetasun altua izaten da etsai handiena. Beroarekin gure gorputzak izerdia sortzen du, tenperatura erregulatu ahal izateko. Hezetasun handiak, ordea, izerdiari ez dio kondentsatzen uzten, izerdi berria sortzeko. Izerdi zaharra gorputzean itsasten da eta gorputzak ezin du tenperatura erregulatu, bero kolpe arriskua ekarriz.
Beste hainbat faktore daude, baina horretaz aurrerago arituko naiz. Aurten beroak eta hotzak ez dute Zegama-Aizkorri oztopatuko. Lokatzak agian bai. Gozatu lasterketaz!

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
