GARA
RABAT

Israelgo Armadarekin batera egindako maniobrengatik, haserrea Marokon

Marokoren eta Israelen arteko harremanen normalizazioaren aurka dauden Marokoko Palestinaren aldeko talde politiko eta sozialak haserrearazi ditu African Lion ariketa militarretan soldadu israeldarrek parte hartzeak. Are gehiago, martxoan Gazan 15 paramediku palestinar hil zituen Golani Brigada bertan aritu dela jakin dutenean.

Golani Brigadako soldaduak, Tze'elim-eko entrenamendu basean, artxiboko irudian.
Golani Brigadako soldaduak, Tze'elim-eko entrenamendu basean, artxiboko irudian. (Jack GUEZ | AFP)

Marokok joan den ostiralean amaitu zituen African Lion maniobra militarrak, AEB buru duen Afrikako entrenamendurik handiena. Palestinaren aldeko erakundeen haserrea eta kritikak piztu ditu, Gazako genozidioa burutzen ari den Israelgo Armadak ere parte hartu duelako.

Marokoar fasea, maniobra horietako azkena, joan den maiatzaren 12an hasi zen, parte hartu zuten armaden hedapen eta borroka gaitasunak hobetzeko helburuarekin. Hamahiru herrialdetako indar armatuek hartu zuten parte, Marokoz eta Israelez gain.

Ariketetan Israel aritzeak kritika gogorrak eragin ditu Marokoko hainbat alderdi politiko eta erakunde sozialen artean; batez ere islamistenak eta ezkerrekoenak, aldi berean Israelgo Armada Gazaren aurkako erasoan parte hartzen ari delako.

Maroko Abraham Akordioekin bat egin zuen herrialdeetako bat da. Akordio horiek Donald Trump AEBko presidenteak bultzatu zituen bere lehen agintaldian, herrialde arabiarren artean Israelen aitorpena zabaltzeko.

Bestalde, Trumpek aitortu egin zuen Marokok Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasuna duela -Marokok 1975etik okupatzen du eta gerran da haren aurka-.

Palestinar herriari laguntzeko erretoriken gainetik, Marokok satrapia arabiarren urratsei jarraitu die. Horiek sorgor iraun dute 19 hilabeteko genozidioan, eta Estatu juduarekiko harremanari eusten diote.

GOLANI BRIGADA

Haserrea are handiagoa izan da Golani Brigadak maniobretan parte hartu duela-eta. Israelgo Armadaren sarraski bortitzenetakoak egin ditu unitate horrek; esaterako, duela bi hilabete eskas 15 paramediku, NBEko langileak eta erreskate-langileak erail eta gorpuak ezkutatu zituen Rafahn.

Alderdi Sozialista Bateratuak (ASB), Marokoko Parlamentuan gutxiengoa osatzen duenak, «herriaren borondatearen kontra, herri palestinarrari egindako traiziotzat» jo zuen Israelek African Lion-en 21. edizio honetan parte hartu izana.

ASBk gogora ekarri zituen Marokok Israelekin harreman diplomatikoak hauts ditzala eskatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko egin diren manifestazioak.

Bestalde, Nazioaren Kausei Laguntzeko Marokoko Instantziak ere gogor gaitzetsi zuen Israelgo indarrak maniobretan aritzea. «Probokaziotzat» jo zuen Israel Gazan «krimenik latzenak» egiten ari den unean.

Talde hori Justizia eta Karitatea alderdi islamistatik gertu dago (debekatua baina agintariek onartzen dutena), eta adierazi zuen Israelen parte-hartzea «herri palestinarraren aurkako etengabeko erasoarekin» bat agertzea dela.

Era berean, Bide Demokratikoa (komunista) alderdiak Israelek maniobra horietan parte hartzearen aurka zegoela adierazi zuen, eta Afrikako kontinentean «esku-hartze inperialisten eta sionisten laguntza-oinarritzat» jo zituen.

Bestalde, Palestinaren aldeko Ekintza Talde Nazionalak, erakunde politiko eta zibilen koalizioak, «Israelek Marokon duen okupazio-erakundearen edozein koordinazio, lankidetza edo presentzia militarren erabateko gaitzespena» adierazi zuen. Talde horrek esan duenez, parte-hartzea «marokoarren sentimenduen aurkako probokazioa da, Marokoko herriari bizkarretik emandako sastada eta Marokok kausa palestinarraren alde duen jarrera historikoari egindako traizioa».

Marokon, aurtengo maniobrak Kenitra aire-basetik hasi eta Tan-Tanera iritsi ziren. Hegoaldeko Agadir, Tiznit, Marrakex eta Ben Guerir hirietan ere egin zituzten. Golani brigada Agadirren egon zen.

Marokoko fasean, Kamerun, Cabo Verde, Djibuti, Frantzia, Gambia, Ghana, Ginea Bissau, Hungaria, Israel, Kenya, Maroko, Nigeria, Portugal, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako indar armatuek parte hartzen dute.



Israel mata en Gaza a 9 de los 10 hijos menores de dos médicos

La aviación israelí mató el viernes con un misil lanzado contra su vivienda en Jan Yunis a nueve de los diez hijos menores de edad del matrimonio palestino formado por la pediatra Alaa Najjar y el médico Hamdi Yahya Najjar. El padre y otro de los hijos, Adam, de 11 años, fueron ingresados en estado crítico en el hospital Nasser, donde estaba trabajando la mujer. Los nueve niños son Yahya, 12 años; Rakan, de 10; Raslan, de 7; Jibran, de 8; Eve, de 9; Rival, de 5; Luqman, de 2; Sadin, de 3; y Sidar, de menos de un año. Sus cuerpos -uno seguía bajo los escombros- fueron recuperados totalmente calcinados. La relatora especial de la ONU para los territorios palestinos, Francesca Albanese, criticó el ataque como parte de un «patrón sádico» de una «nueva fase de genocidio» que enfrentan los palestinos en el enclave asediado.

Ayer Israel mató a al menos 50 civiles, entre ellos a una familia completa de cuatro personas y a cinco civiles junto a un camión de ayuda que llevaba harina. GARA



El sur de Líbano vota resiliente y con miedo a más ataques israelíes

Devastadas y con casi toda su población desplazada por las bombas israelí, las aldeas fronterizas de la línea cero acudieron ayer a las urnas en ubicaciones alternativas, en la cuarta y última fase de los comicios municipales, en lo que consideraron un mensaje de resiliencia a Israel. Pero el miedo a nuevos ataques para obstaculizar el voto en esta región tradicionalmente alineada con Hizbulah, y que sufrió una fuerte oleada de bombardeos el jueves por la noche, frenó la participación, que a mediodía rozaba el 25%. La votación era observada como una prueba del apoyo al partido chií. «Hoy es importante mostrar al enemigo que no importa lo que haga, seguiremos y participaremos en las elecciones para reconstruir nuestras aldeas que fueron devastadas. Nosotros, en la línea cero, estamos mostrándoles que nada nos hará retractarnos de nuestra decisión de resistir, sea votando o en el frente», apuntó una electora llegada a Nabatieh. GARA