Ikastoletarako adostutakoa bete dezan eskatu dio LABek Lakuari
LAB sindikatuak 2023an sare guztietako langileengan eragina izango zuten neurriak adosteko akordioa bete dezan exijitu dio Lakuako Hezkuntza Sailari. Sindikatuak ohartarazi duenez, ikastoletako langileei zegokien ataleko neurriak ez ditu bete.
Atzo Bilbon egindako agerraldian gogorarazi zuen ikastolen atalean jasotako neurriak bi zirela. Batetik, ikastoletako langile guztien eta sare publikokoen soldatak parekatzea, eta 2027ra arteko epean gauzatuko zela adostu zen. Bestetik, ikastoletako langileen eta sare publikoko langileen baldintzen homologazioa.
Era berean, Hezkuntza Sailak eta LABek akordio laboralean bertan jaso zuten azpisektore bakoitzak zegokion hitzarmenean aztertuko eta negoziatuko zituela aplikatu beharrekoak. Sailak konpromisoa hartu zuen, neurriak egikaritzeko behar besteko finantzaketa eskaintzeko.
Hezkuntza Sailak, bestalde, ez du neurriak martxan jarri ahal izateko finantzazioa mahai gainean jarri, LABen arabera, «bere erantzukizuna saihestuz». Akordioan ikerketa egiteko ezarri zen bi urteko epea amaitu bada ere, Saila ez da azterketekin hasi, eta «ez dago inolako zantzurik hasiko denik ere», sindikatuaren esanetan.
Bere kezka eta haserrea erakusteko, ostegunean Lakuako egoitzaren aurrean mobilizatuko da.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
