(Ez)egonkortasuna eta haur-pobrezia
Ibon Cormenzana (Bilbo, 1972) zuzendari bizkaitar emankorra da; 2022az geroztik hiru film estreinatu ditu, eta “Cuatro paredes” da laugarrena. Gaur arte zazpi film luze zuzendu ditu; besteak beste, “El bus de la vida” (2024) eta “Alegría, tristeza” (2018). Horrez gain, berrogei film eta telesail baino gehiago ekoitzi ditu.
“Cuatro paredes” pelikula hamabi plano sekuentziatan filmatu da, sekuentzia bat urteko hilabete bakoitzeko, eta Sofia Otero (“20.000 erle espezie”) gaztea du protagonista, Manuela Velles-ekin batera. Ama baten eta haren hamar urteko alabaren arteko harremana du ardatz.
Sofia hamar urteko neskatoa da filmeko protagonista nagusia. Aita bat-batean hil zaio, eta amarekin batera bizitza berri bati egin beharko dio aurre. Elkarrekin inoiz imajinatu ez zuten errealitate baten aurrean geratuko dira: egonkortasuna eta pobrezia bereizten dituen marra fina beraien oinen azpian amiltzen ari da.
Euskal partaidetza garrantzitsua du filmak: Sofia Otero, Elena Irureta, Ramon Barea eta Maia Zaitegi aktoreak eta Aitor Etxebarria konpositorea soinu bandaren alorrean.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
